Hamabostaldia etxean bertan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko abu. 4a, 11:19

Donostiako Musika Hamabostaldiko hainbat emanaldi eskualdean gozatu ahal izango da datozen asteetan. Azkoitia eta Zumaia ohiko agertoki dira egitasmo honetan, eta oraingoan ere ez dute hutsik egingo. Aurten, gainera, beste antzoki bat gehitu zaie bi hauei: Getariako Cristobal Balentziaga Museoa. Hamabostaldiaren aurkezpen gisa, museoko atrioan gau lirikoa eskaini zuten Ana Luisa Chovaren hamar ikaslek. Saioaren ondoren, bertan afaltzeko aukera izan zuten 200 lagun inguruk. Aurten bi kontzertu antolatu dituzte Azkoitian. Organo Zikloaren barruan, Giampaolo di Rosa organo-jotzaile italiarrak Andre Mariaren Elizan joko du larunbat honetan. Bere errepertorioa Bruna, Lebegue eta Bach konpositoreen piezetan oinarrituko da. XVII. eta XX. mende arteko musika izanagatik, inprobisazioak ere tartekatuko ditu. Bigarren kontzertua, berriz, hilaren bukaera alderako utzi dute; abuztuaren 25erako, hain zuzen ere. Orduan, Arantza Ezenarro sopranoaren txanda izango da. Musika Aitzaki zikloaren barruan, Insausti Jauregian abestuko du, Borja Rubiños piano-jotzailearen laguntzarekin. Ezenarrokbi zatitan banatuko du kantaldia: lehenengoan Scarllati, Fasolo eta Händel, Mozart eta Rossiniren piezak interpretatuko ditu, bigarrenean, berriz, Strauss Toldra eta Guridirenak. Donostiako Musika Hamabostaldiak lankidetza fidela du aspalditik Zumaia Musika Jaialdiarekin. Elkarlan horren haritik, Nicholas Angelich piano-jotzaile estatubaturra ariko da Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Hitzordua hilaren 13an jarri dute, Zumaiako Musika Jaialdiari amaierakin bat. Bere emanaldia Franz Liszt konpositorearen piezetara [...]

Donostiako Musika Hamabostaldiko hainbat emanaldi eskualdean gozatu ahal izango da datozen asteetan. Azkoitia eta Zumaia ohiko agertoki dira egitasmo honetan, eta oraingoan ere ez dute hutsik egingo. Aurten, gainera, beste antzoki bat gehitu zaie bi hauei: Getariako Cristobal Balentziaga Museoa. Hamabostaldiaren aurkezpen gisa, museoko atrioan gau lirikoa eskaini zuten Ana Luisa Chovaren hamar ikaslek. Saioaren ondoren, bertan afaltzeko aukera izan zuten 200 lagun inguruk.
Aurten bi kontzertu antolatu dituzte Azkoitian. Organo Zikloaren barruan, Giampaolo di Rosa organo-jotzaile italiarrak Andre Mariaren Elizan joko du larunbat honetan. Bere errepertorioa Bruna, Lebegue eta Bach konpositoreen piezetan oinarrituko da. XVII. eta XX. mende arteko musika izanagatik, inprobisazioak ere tartekatuko ditu.
Bigarren kontzertua, berriz, hilaren bukaera alderako utzi dute; abuztuaren 25erako, hain zuzen ere. Orduan, Arantza Ezenarro sopranoaren txanda izango da. Musika Aitzaki zikloaren barruan, Insausti Jauregian abestuko du, Borja Rubiños piano-jotzailearen laguntzarekin. Ezenarrokbi zatitan banatuko du kantaldia: lehenengoan Scarllati, Fasolo eta Händel, Mozart eta Rossiniren piezak interpretatuko ditu, bigarrenean, berriz, Strauss Toldra eta Guridirenak.
Donostiako Musika Hamabostaldiak lankidetza fidela du aspalditik Zumaia Musika Jaialdiarekin. Elkarlan horren haritik, Nicholas Angelich piano-jotzaile estatubaturra ariko da Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Hitzordua hilaren 13an jarri dute, Zumaiako Musika Jaialdiari amaierakin bat. Bere emanaldia Franz Liszt konpositorearen piezetara mugatuko du.
Hamabostaldiaz aparte, XXII. Udako Musikaldia egingo dute hil honetan Zarautzen. Hiru kontzertu izango dira, eta hirurak Parrokian, 22:00etatik aurrera: Iruñeko Ganbera Korala, ostiral honetan; Marta Zabaleta eta Miguel Pontes piano-jotzaileak, hilaren 19an; eta Ara Malikian & Fernando Egozkue Quartet, hilaren 26an.


Abuztuak 6, etzi
Giampaolo di Rosa. Organo-jotzaile italiarraren kontzertua, Azkoitiko Andre Mariaren Elizan, 20:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da.
Abuztuak 13, larunbata
Nicholas Angelich. Piano-jotzaile estatubatuarraren emanaldia, Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko aretoan, 22:00etan. Zumaiako Musika Jaialdiaren baitako saioa. Sarrera doan.
Abuztuak 25, osteguna
Arantza Ezenarro. Borja Rubiños piano-jotzailearekin batera, Azkoitiko Insausti Jauregian ariko da kantari sopranoa, 20:00etatik aurrera. Sarrerak 12 euro balio du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide