Hasita daude Azkoitiko Haur Eskolan beste bi gela eraikitzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko uzt. 20a, 11:43

Azkoitiko Xabier Munibe Haur Eskola handitzeko lanak martxan daude. Azken ikasturteetan toki falta arazo bihurtuta zegoen herrian, ikastetxe publikoan izena ematen zuten haur guztientzako nahiko toki ez baitzegoen. Obrak amaitzen dituztenean, ordea, bi gela gehiago egongo dira bertan, eta hamasei edo 26 haur gehiago sartuko ahal izango dira ikastetxera. Bi gelak zer adin tarteko haurrentzat izango diren zehazteke dute oraindik, eta horren arabera jakingo da zenbat haur sartu ahalko diren. Hau da, zero eta urtebeteko haurrentzako egokitzen baldin badira bi gela horiek, hamasei haur sartzeko modua izango litzateke, Urtebete eta bi urte arteko haurrentzako prestatzen baldin badute, aldiz, 26rentzako. Uztail hasieratik Ekainaren 10ean onartu zuen aurreko agintaldiko Udalak osoko bilkuran, eta uztail hasieran ekin zioten lanei. Bi hilabetean amaituko dituztela estimatu dute, eta guztira 225.570 euroko aurrekontua dute horretarako. Diru horrekin guztiarekin, lehen terraza zegoen tokian egingo dituzte aldaketak. Izan ere, bi gela berriak terraza zegoen tokian eraikiko dituzte. Haur Eskola eraiki eta urte gutxira geratu da txiki. Ez da nahikoa izan Azkoitiko eskaera asetzeko. Gaur egun herriko hezkuntza publikoan dagoen leku faltari irtenbidea ematea da lanen helburua. Duela bi ikasturte, Xabier Munibe Haur Eskolako matrikulazioak gainezka egin zuen aurrenengo aldiz, eta garai hartan hasi zen Udala eraikina handitu ala [...]

Azkoitiko Xabier Munibe Haur Eskola handitzeko lanak martxan daude. Azken ikasturteetan toki falta arazo bihurtuta zegoen herrian, ikastetxe publikoan izena ematen zuten haur guztientzako nahiko toki ez baitzegoen. Obrak amaitzen dituztenean, ordea, bi gela gehiago egongo dira bertan, eta hamasei edo 26 haur gehiago sartuko ahal izango dira ikastetxera.
Bi gelak zer adin tarteko haurrentzat izango diren zehazteke dute oraindik, eta horren arabera jakingo da zenbat haur sartu ahalko diren. Hau da, zero eta urtebeteko haurrentzako egokitzen baldin badira bi gela horiek, hamasei haur sartzeko modua izango litzateke, Urtebete eta bi urte arteko haurrentzako prestatzen baldin badute, aldiz, 26rentzako.
Uztail hasieratik

Ekainaren 10ean onartu zuen aurreko agintaldiko Udalak osoko bilkuran, eta uztail hasieran ekin zioten lanei. Bi hilabetean amaituko dituztela estimatu dute, eta guztira 225.570 euroko aurrekontua dute horretarako.
Diru horrekin guztiarekin, lehen terraza zegoen tokian egingo dituzte aldaketak. Izan ere, bi gela berriak terraza zegoen tokian eraikiko dituzte.
Haur Eskola eraiki eta urte gutxira geratu da txiki. Ez da nahikoa izan Azkoitiko eskaera asetzeko. Gaur egun herriko hezkuntza publikoan dagoen leku faltari irtenbidea ematea da lanen helburua.
Duela bi ikasturte, Xabier Munibe Haur Eskolako matrikulazioak gainezka egin zuen aurrenengo aldiz, eta garai hartan hasi zen Udala eraikina handitu ala ez aztertzen.
Eskaria eskaintza baino handiagoa izaten zenez, baremo batzuen arabera onartzen zituzten ume batzuk edo besteak. Horren aurrean, hainbat gurasok seme alabak beste haurreskola batzuetan matrikulatu behar izan dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide