“Oposizio konstruktiboa” egingo dutela dio Azkoitiko EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko uzt. 15a, 17:18

Azkoitiko EAJ Udal Gobernuan dagoen arren, oposizioa egingo duela garbi erakusi du. «Oso argi daukagu oposizio konstruktibo bat egingo dugula, eta egiten hasiak gara iada». Hala jakinarazi zuen Mikel Zubizarretak pasa den ostegunean EAJko zinegotzi, ...

Azkoitiko EAJ Udal Gobernuan dagoen arren, oposizioa egingo duela garbi erakusi du. «Oso argi daukagu oposizio konstruktibo bat egingo dugula, eta egiten hasiak gara iada». Hala jakinarazi zuen Mikel Zubizarretak pasa den ostegunean EAJko zinegotzi, zerrendakide eta alkate ohiek eman zuten prentsaurrekoan.

Azken egunotan udal antolamendu berriaren eraketa prozesuan «murgildurik» ibili direla azpimarratu du Zubizarretak, eta prozesua asteartean ospatutako udalbatzarrarekin amaitu zutela. Han harrigarriak iruditu zitzaizkien intentzio edo jarrerak adierazteko antolatu zuten prentsaurrekoa.

Bildurentzako kritikak izan ditu EAJk. San Jose egotzan herritarrek izan behar duten parte hartzea kendu nahi izana egotzi dio Bilduri. Azkoitia Lantzenerako alkatetzaren proposamenean “herriak eman diena baino ordezkaritza gehiago ematea proposatu” izana ere kritikatu dute. Komisio kopurua igotzea ez zaie egokia iruditu, eta bertara joateagatik ematen diren ordainsarien zenbatekoa gehiagi jaitsi nahi izatearen aurka ere agertu da. Azkoitia Lantzeni dagokionean, honako hiru gaien inguruan erabakiak berehala hartu behar direla uste du Zubizarretak: Egino Berri eremua eta Bernardo Ecenarro enpresa; Intsausti eremuaren garapena; eta Txalon errekaren eremua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide