Asteartean hasiko dira Munoaundiko indusketa lanekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko uzt. 14a, 10:37

Uztailaren 19an hasiko dira Munoaundiko indusketa lanekin, urtero legez. Abuztuaren 6a bitartean arituko dira burdin aroko herrixkako harresiko sarrera aztertzen. Duela 2.500 urte inguru eraiki zuten Munoaundi. Justu garai hori da Euskal Herrian gut...

Uztailaren 19an hasiko dira Munoaundiko indusketa lanekin, urtero legez. Abuztuaren 6a bitartean arituko dira burdin aroko herrixkako harresiko sarrera aztertzen. Duela 2.500 urte inguru eraiki zuten Munoaundi. Justu garai hori da Euskal Herrian gutxienetakoa aztertu dena.
Gipuzkoan garai hartako hamar herrixka baino ez dira aurkitu oraingoz, eta bertako sarrera ondoen daukana Munoaundi dela azaldu du Sonia San Josek, Aranzadiko kide eta indusketa lanen zuzendariak. Garai hartan «garrantzi handia» zeukala eta «toki estrategikoan» kokatuta zegoela ere jakinarazi du.
Garai hartako herritarren bizimodua ezagutu nahi da indusketa horiekin. Terrazamendua edo herrixkaren barnealdea aztertu nahi da, baina pinu asko dago bertan. Azken bi urteetan zati batzuetan kendu dituzten arren, asko dago kentzeko, eta, beraz, zaila da inguru haietan indusketak egitea.

Atzo aurkeztu zuten aurtengo kanpaina, San Josek, eta Iraurgi lantzenelo kide diren Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Pello Baztarrika Azkoitikoak. Azpeitiarraren hitzetan «iragana nolakoa izan zen jakin beharra dago, etorkizuneko erabakiak hartzeko». Baztarrikak, berriz, indusketak eginez sei urte daramatela nabarmendu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide