Jai Batzordea gustura gelditu da Urrategiko festekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko uzt. 12a, 12:13

Amaiatu dira Urrategiko Ama Birjinaren omenezko festak. Ostiraleko mus txapelketarekin hasi ziren jaietako ekimenak, eta igandean egun guztiko egitaraua izan zuten bertaratu zirenek.

«Jendearen erantzunarekin eta jaiak aurrera ateratzeko po...

Urrategiko festak Urrategiko festak Urrategiko festak Urrategiko jaiak Urrategiko jaiak Urrategiko jaiak

Amaiatu dira Urrategiko Ama Birjinaren omenezko festak. Ostiraleko mus txapelketarekin hasi ziren jaietako ekimenak, eta igandean egun guztiko egitaraua izan zuten bertaratu zirenek.
«Jendearen erantzunarekin eta jaiak aurrera ateratzeko posible egin duten guztiekin gustura» gelditu direla jakinarazi du Jai Batzordeak.
Ostiral gaueko mus txapelketan 30 bikotek hartu zuten
parte, eta antolatzaileek «giro polita» izan zela nabarmendu dute. Txibilter Motxa eta Jose Astarbe suertatu ziren irabazle.
Egitarau oparoa igandean
Igande goizean euri lanbroa izan bazen ere, prestatuta zeuden bi mezak ospatu zituzten. Eguerdi partean, Goenatxo II.-aren eta Jokin Eizmendiren herri kirol saioa, trikitilariak eta bertsolariak izan zituzten auzokoek, bata bestearen segidan.
Bazkalostean, jolaserako haurrentzako puzgarriak izan ziren, eta 18:00etan, berriz, gizon probari ekin zioten. Urrategiko eta Madariagakoek errebantxa jokatu zuten, eta etxekoentzat izan zen garaipena. Madariagakoei tokatu zitzaien aurretik irtetea, eta
20 minutuan 46 plaza egitea lortu zuten, 700 kiloko harriarekin. Urrategikoek 49 egin zituzten, ordea. Ikusle asko izan zuen erronkak.
Kupela taldearen erromeria ere izan zen, eta harekin batera amaitu ziren bertako festak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide