Hasi dira festa parte-hartzaileak sustatzeko batzarrak egiten

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko uzt. 7a, 12:44

Andramaxek gerturatzen ari direla, Azkoitian dagoeneko egin dute festak prestatzeko aurreneko baztarra. Udal aldaketaren erakusle, beste helburu batekin hasi dira aurtengoan abuztuko jaiak prestatzen. «Orain arte, Udalak antolatutako festak izaten ziren alde batetik, eta festa batzordeak prestatutako egitarau alternatiboak bestetik». Hala dio Ibon Arruti Aitza zinegotziak. «Aurtengoan bi festak batzen saiatuko gara». Horretarako, ostiralean batzarra egin zuten herriko eragileekin. Besteak beste, aurreko urteetan festa batzordean egon direnei eta herriko talde eragileetako kideei ere deitu zitzaion, nolabait «festekin aurretik harremana bazeukan jendeari». «Espero baino lagun gehiago bertaratu» zela dio Arrietak. Proposamen batzuk egin zituzten bertan, eta inork aurkakorik ez zuela esan gaineratu du. Abuzuaren 18rako baltsa jaitsiera egitea izan zen bat, baita animalia izaten denean futbol partida bat antolatzea ere, arbitroa zezena dela. «Plaza berrian zezena izaten denean, jende gehiena begira egoten denez, futbol partida antolatu nahi dugu, zezena tartean dabilkitela. Jendeak parte hartuko du horrela, eta begira egon behar duenarentzat politagoa da». Abuztuaren 13an egiten den partida egun bat atzeratzea ere proposatu zuten. Izan ere, festa batzordeak orain arte egitarau potoloa prestatzen zuen egun horretarako, eta elkar ez jateko pentsatu dute ideia hori. Aste honetan lotu nahi dituzte ganadu feria, pilota partida eta kontzertu garestienak. Aurrekontuaren zati handia hartzen dute [...]

Azkoitiko Festa BatzordeaAndramaxek gerturatzen ari direla, Azkoitian dagoeneko egin dute festak prestatzeko aurreneko baztarra. Udal aldaketaren erakusle, beste helburu batekin hasi dira aurtengoan abuztuko jaiak prestatzen.
«Orain arte, Udalak antolatutako festak izaten ziren alde batetik, eta festa batzordeak prestatutako egitarau alternatiboak bestetik». Hala dio Ibon Arruti Aitza zinegotziak. «Aurtengoan bi festak batzen saiatuko gara». Horretarako, ostiralean batzarra egin zuten herriko eragileekin. Besteak beste, aurreko urteetan festa batzordean egon direnei eta herriko talde eragileetako kideei ere deitu zitzaion, nolabait «festekin aurretik harremana bazeukan jendeari».
«Espero baino lagun gehiago bertaratu» zela dio Arrietak. Proposamen batzuk egin zituzten bertan, eta inork aurkakorik ez zuela esan gaineratu du. Abuzuaren 18rako baltsa jaitsiera egitea izan zen bat, baita animalia izaten denean futbol partida bat antolatzea ere, arbitroa zezena dela. «Plaza berrian zezena izaten denean, jende gehiena begira egoten denez, futbol partida antolatu nahi dugu, zezena tartean dabilkitela. Jendeak parte hartuko du horrela, eta begira egon behar duenarentzat politagoa da». Abuztuaren 13an egiten den partida egun bat atzeratzea ere proposatu zuten. Izan ere, festa batzordeak orain arte egitarau potoloa prestatzen zuen egun horretarako, eta elkar ez jateko pentsatu dute ideia hori.
Aste honetan lotu nahi dituzte ganadu feria, pilota partida eta kontzertu garestienak. Aurrekontuaren zati handia hartzen dute egitarau horiek, eta horregatik, behin horiek lotuta daudela, prestatu nahi dute batzar zabala. Izan ere, datorren astean beste batzar bat egin nahi dutela jakinarazi du Arrietak. Bertara, herritar guztiak daude gonbidatuta, eta festetako egitarauaren inguruko proposamenak egiteko aukera izango du edonork.
Herritarren parte-hartzea
«Herritarren proposamenak jaso nahi ditugu. Kontzertu baterako proposamena, ekimenen bat
hobetzeko zerbait…». Festa herrikoak eta parte-hartzaileak sustatu nahi dute horrekin guztiarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide