Superabita izan du aurten Anaitasuna Futbol Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko uzt. 5a, 11:34

Anaitasuna Futbol Elkarteak urteroko Batzar Nagusia ospatu zuen pasa den ostiralean. Urteko errepasoa egin eta datorren ikasturterako dauzkaten helburuak azaldu zituen zuzendaritzak.

Aurtengoan superabita izan dute, Xabier Albarez Anaitasunako idazk...

Anaitasuna Futbol Elkarteak urteroko Batzar Nagusia ospatu zuen pasa den ostiralean. Urteko errepasoa egin eta datorren ikasturterako dauzkaten helburuak azaldu zituen zuzendaritzak.
Aurtengoan superabita izan dute, Xabier Albarez Anaitasunako idazkariak jakinarazi duenez. Hori jakinarazteaz gain, urteko hobekuntzen berri eman zuten: «Txerloiako azpiegiturak hobetu dira aurten, eta San Juanen, berriz, beste biltegi bat ari gara eraikitzen». Kirolaren gaiari dagokionez, «oso urte positiboa» izan da aurtengoa. «Talde bat mailaz igo da, eta iaz igo zirenek ongi eutsi diote. Neskak oso ongi aritu direla nabarmendu beharra dago».

400 bazkide dauzka Anaitasunak, eta batzarrera «hamar bat bakarrik» joan zirela diote idazkariak eta Javier Zubizarreta lehendakariak. Kexu agertu dira horregatik, eta kalean «azalpen eskean aritzen den jendea» ez zela agertu ere gogorarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide