Sekulako festa giroa piztu du III. Garagardo Azokak. Iraurgi Saskibaloi Taldeak herriko plazan jarri duen karpa erraldoia jendez beteta egon da ostegunean zabaldu zutenetik atzo 02:00etan itxi zutenera arte. Tartean, jan-edanaz gain, Mus Txapelketa Azkarra ere egin dute, aurten aurrenekoz azokaren barruan.
Garagardo Azokak ostegunean 20:00etan ireki zituen ateak eta Pablo Prigioni (argazkiaren erdian, elastiko gorriarekin) saskibaloi jokalari argentinarra izan zen inaugurazio ekitaldian. ISBko zuzendari Joxe Luis Zubizarretak klubari emandako babesa eta Baskoniako jokalaria zenean “zaletuei emandako pozak” eskertu zizkion. Prigionik, bere aldetik, Urolako taldeak saskibaloiaren alde egindako lana goraipatu zuen.