Pablo Pigrioni Azkoitiko garagardo azokan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 29a, 18:30

Bihar 20:00etan hasiko den Azkoitiko hirugarren Garagardo Azokak gonbidatu oso berezia izango du, Real Madrileko base eta Baskoniako jokalari ohi Pablo Pigrioni hain zuzen ere.

Bihar 20:00etan hasiko den Azkoitiko hirugarren Garagardo Azokak gonbidatu oso berezia izango du, Real Madrileko base eta Baskoniako jokalari ohi Pablo Pigrioni hain zuzen ere.

Argentinako selekzioarekin nazioarteko jokalaria da Pigrioni, Pekin 2008ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen, ACB liga bat eta hiru Errege Kopa ditu bizkarrean, eta ACBko azken hamarkadako base onenetarikoa da.
Iraurgi Saskibaloi taldekoek adierazi dutenez, “izugarriko ohorea da maila honetako jokalari bat Azkoitiko azokan egotea”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide