ISBk antolatuta, Garagardo Azoka egingo dute ostegunetik larunbatera

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 28a, 08:02

III. Garagardo Azoka egingo du ISBk, Azkoitiko plazan.

Hirugarren urtez jarraian, Iraurgi Saskibaloi Taldeak Gargardo Azoka egingo du Azkoitian. Udalaren babesarekin, 400 lagunentzako tokia duen karpa jarriko dute herriko plazan, eta garagardoaz eta ohiko jatekoaz gozatzeko aukera izango da ast
eburuan zehar. Jan-edanaz gain, izango da festa girotzeko hainbat ekimen ere.
Etzi, ostegunean, zabalduko dute III. Garagardo Azoka, 20:00etan. Ostiralean, 19:00etatik 02:00ak arte egongo da zabalik karpa; eta larunbatean, 14:30etik 02:00ak
arte.
Hiru egunetan zehar zazpi garagardo marka dastatu ahal izango dira; Murphy’s, Foster’s, Guiness, Affligem, Paulaner, Heineken eta Buckler markak, hain zuzen ere. Edalontziak hiru euroren truke salduko dira eta garagardo arruntaz eta bereziaz  aparte, ukondoa eta saltxitxak ere eskainiko dtuzte saskibaloi taldekoek.
Nobedadeak ere izango dira aurtengo garagardo festan. Izan ere, Mus Txapelketa Azkarra antolatu dute, estreinakoz Azkoitiko Garagardo Azokan. Larunbatean,
15:30ak aldera hasiko da lehia. Izena eman nahi dutenek, Azpeitiko Iraurgi Saskibaloi Tabernan edo karpan bertan izango dute horretarako aukera. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko da  txapelketan parte hartu ahal izateko.
Txapeldunek jasoko dituzten sariak zein izango diren ere jakinarazi dute antolatzaileek: 400 euro, txapela eta afaria jasoko dute sari moduan, eta hurrengo hiru sailkatuentzat ere sariak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide