Jone Aizpuruk irabazi du Kariberako bidaia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 27a, 10:31

Jone Aizpuruk irabazi du Herrixen merkatarien elkarteak zozkatu duen Kariberako bidaia.

Hondartzatik itzuli berria zela jaso zuen deia eta berehala azaldu zen Plaza Berrira saria jasotzera. Jone Aizpuru izan da Herrixen Azkoittiko merkatarien elkarteak zozkatu duen Kariberako bidaiaren irabazlea. Elkarteko lehendakari Nagore Silbanen eskutik jaso zuen saria, irrifartsu. Jone Aizpuruk Joseba jatetxean bete zuen zozketarako txartela. Barcelo Bidaiakek antolatuko dio Kariberako bi lagunentzako bidaia.

Ikusmin handia piztu zuen sari banaketa ekitaldiak, Plaza Berrin. Aurretik, umeentzako antzerkia ere izan zen Kontzejupen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide