Bizkargi Musika Eskolako dantzari gazteen kalejira eta ondorengo ikuskizunarekin abiatu zen atzo, urteko gaurik laburrena. Urtero moduan, Balda Plazan egin zen ekitaldi ofiziala. Jende mordoa elkartu zen plazan, Sahatsa Dantza Taldearen eta Musika Bandaren ohiko ikuskizuneraz gozatzeko. Aurten, Pello Bastarrika (erdiko irudian) alkate berriak eta Bilduko bi zinegotzik piztu dute sua, estreinakoz.
Herrian izan ziren beste su txiki eta handi batzuk ere. Auzoetan eta herrietan ikusi ahal izan ziren keak eta garrak gaua argitzen nonahi.