Urola Ikastolak ikasturtea bukatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 21a, 16:03

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIren Azkoitiko ikastetxekoek 2010-2011 ikasturteko Orla banaketa ekitaldia ospatu zuten joan den asteburuan, Elkargunean. Zuzendariak ongietorria eta zorionak eman ondoren, talde bakoitzeko tutoreek ikasleei orlak ban...

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIren Azkoitiko ikastetxekoek 2010-2011 ikasturteko Orla banaketa ekitaldia ospatu zuten joan den asteburuan, Elkargunean. Zuzendariak ongietorria eta zorionak eman ondoren, talde bakoitzeko tutoreek ikasleei orlak banatu zizkieten irakasleak eta gurasoak bertan zirelarik. Bestalde, ikasturtean amaitzear den honetan, joan den astean egin zituzten selektibitateko hautaprobetan Urola Ikastolako Azkoitia-Azpeitia BHIko ikasleen  %100ak gainditu zuten proba. Urola Ikastolako 50 ikasle aurkeztu dira aurten selektibitaterako hautaprobara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide