Atzo Gurea pilotalekuan jokatu zituzten XLI. Azkoitiko Txikito Oroimenezkoa binakako pilota txapelketako finalak. Guztira, sei partida ikusteko aukera izan zuten frontoian bildutako ikusleek. Neskak bi kategoriatan lehiatu ziren eta mutilen lau final jokatu ziren. Partiden ondoren, finalista guztiei oroigarri bana eman zieten Oteiza Pilota Eskolakoek eta taldeko argazkia atera zuten.
EMAITZAK
Neskak (7-8 urte). Nahia Gonazlez eta Maialen Aizpurua 16- Aroa Roldan eta Alba Urzelai 6.
Neskak (10-11 urte). Dunia Elorza eta Oihana Aranbarri 16, Nerea Artola eta Edurne Aldaia 10
Benjamin B mutilak (7-8 urte). Iker Sarasua eta Eneko Sarasua 6, Ioritz Astigarraga eta Julen Goenaga 16.
Benjamin A mutilak (9-10). Jagoba Uranga eta Iñaki Azkoitia 16, Aimar Guenbe eta Ion Zubizarreta 6.
Alebin (11-12). Mikel Aizpuru eta Xabier Azkoitia 16, Endika Cuevas eta Aitor Azkoitia 18.
Infantil (113-14). Julen Oñederra eta Unai Garate 18, Joseba Aldaia eta Xuban Arregi 14.