Herriartekoan, finaletik urrats batera dago Azkoitia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Oteiza Pilota Eskolako pilotari gazteek Herriarteko Eskuz Binakako Pilota Txapelketaren finalerdietako itzuliko partidak jokatuko dituzte gaur.

Etxean 3-0 irabazi ondoren, azkoitiarrek abantailarekin ekingo diote kanporaketaren azken saioari....

Azkoitiko Oteiza Pilota Eskolako pilotari gazteek Herriarteko Eskuz Binakako Pilota Txapelketaren finalerdietako itzuliko partidak jokatuko dituzte gaur.
Etxean 3-0 irabazi ondoren, azkoitiarrek abantailarekin ekingo diote kanporaketaren azken saioari. Hiru partidetatik bat irabaztea nahikoa dute azkoitiarrek finalera iristeko. Donostiarrek gaur berdindu ezkero, zortzi tanturen abantaila du Azkoitiak. Donostian izango da norgehiagoka, 19:00etan hasita. Aurretik, 18:15ean, pilota aukeraketa egingo dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide