Ikastolaren eguna ospatuko dute bihar Xabier Munibekoek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 17a, 10:31

Urtero bezala, Xabier Munibe Ikastolak ikastetxearen eguna ospatuko du ikasturtea amaitzear den honetan. Bihar egingo dute festa eguna, goizean hasi eta egun osoz. “Gurasoak, irakasleak eta ikasleak adiskidetasun giro alai batetan elkartzen garen...

Urtero bezala, Xabier Munibe Ikastolak ikastetxearen eguna ospatuko du ikasturtea amaitzear den honetan. Bihar egingo dute festa eguna, goizean hasi eta egun osoz. “Gurasoak, irakasleak eta ikasleak adiskidetasun giro alai batetan elkartzen garen egun zoragarria izaten da”, adierazi dute ikastolako arduradunek.

Goizeko 09:30etik aurrera, jolasak eta kirolak izango dira eta, mailaka, gela batekoak bestekoen aurka futbolean, saskibaloian, pilotan, txirrindularitzan… lehiatuko dira. Kirol saioekin bukatzeko, Ikaskiroleko hezitzaileen eta hainbat gurasoen arteko futbol partida izango da. Ekimen hauek guztiak aurrera doazen bitartean, tabernatxoa irekiko dute (11:00ak aldera), eta guraso elkartekoek eta beste hainbat gurasok eta laguntzailek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izango da.

14:15-14:30 inguruan bazkaria izango da eta bazkalostean musikari egingo diote tartea. Honela, nahi duen guztiak, dantzan ondo pasatzeko aukera iznago du 19:00ak ingurura arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide