Igandean jokatuko dituzte Azkoitiko Txikito txapelketaren finalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 16a, 16:54

Bi hilabeteko lehiaren ondoren, igande honetan jokatuko dituzte  XLI. Azkoitiko Txikito Oroimenezko pilota txapelketaren finalak. Gurea pilotalekuan 10:45ean hasiko dira partidak, eta infantil eta benjamin mailetako txapeldunak erabakiko dira bai muti...

Bi hilabeteko lehiaren ondoren, igande honetan jokatuko dituzte  XLI. Azkoitiko Txikito Oroimenezko pilota txapelketaren finalak. Gurea pilotalekuan 10:45ean hasiko dira partidak, eta infantil eta benjamin mailetako txapeldunak erabakiko dira bai mutiletan baita nesketan ere.
Aurten, guztira sei partida ikusteko aukera izango da finaletan. «Maila oso polita izan dugu aurtengo txapelketan eta finalak ere ederrak izango direla aurreikusten dugu», adierazi du Jexux Anduezak, Oteiza Pilota Eskolako arduradunak. Behin partidak bukatuta, sariak banatuko dituzte finalisten artean.
Oteiza Pilota Eskolak Udalaren laguntzarekin antolatutako 2011ko txapelketan 7 eta 14 urte bitarteko 80 pilotarik hartu dute parte.

FINALAK:

- Neskak (7-8 urte). Nahia Gonazalez eta Maialen Aizpurua, Aroa Roldan eta Alba Urzelairen kontra.

- Neskak (10-11 urte). Dunia Elorza eta Oihana Aranbarri, Nerea Artola eta Edurne Aldaiaren kontra.

- Benjamin B, mutilak (7-8 urte). Iker Sarasua eta Eneko Sarasua, Ioritz Astigarraga eta Julen Goenanagaren aurka.

- Benjamin A, mutilak (9-10 urte). Jagoba Uranga eta Iñaki Azkoitia, Aimar Guenbe eta Ion Zubizarretaren aurka.

- Alebin, mutilak (11-12 urte). Mikel Aizpuru eta Xabier Azkoitia, Endika Cuevas eta Aitor Azkoitiaren kontra.

- Infantil, mutilak (13-14). Julen Oñederra eta Unai Garate, Joseba Aldaia eta Xuban Arregiren kontra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide