Aurtengo udan ere EGA ikastaroa eskainiko du Azkoitiko AEK euskaltegiak. Helburua, ikasleak irailean egingo den EGA azterketa gainditzeko prestatzea izango da. Honekin batera, EGAren baliokide den HABEko 3.mailako azterketa egiteko aukera ere izango dute izena ematen dutenek.
Ikastaroa 90 ordukoa izango da, bi zatitan banatuta: uztailean hiru astez luzatuko da, hasi ekainaren 27an eta uztailaren 22ra arte; eta irailean bi asteko ikastaroa izango da, hilaren 5etik 16ra. Klaseak goizez izango dira eta hiru orduko iraupena izango dute, 09:00etatik 12:00etara.
Urtero moduan, ikasleek diru laguntzak jasotzeko aukera izango dute. Informazio gehiagorako eta izena emateko interesatuek AEKra jo beharko dute (Kultur etxeko 4.solairuko 4.gela), 943 151089 telefonora deitu edo azkoitia@aek.org helbidera idatzi.
Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago eta azken eguna ekainaren 22a, asteazkena, izango da.