Herrixenek Karibera bidaia zozkatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Herrixen merkatarien elkarteak Karibera bi lagunentzako bidaia zozkatuko du datorren ekainaren 24an, ostiralez. Elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenak saritu nahi dituzte modu honetan. San Joan egunez Plaza Berrin egingo dute zozketa, 20:15ean....

Herrixen merkatarien elkarteak Karibera bi lagunentzako bidaia zozkatuko du datorren ekainaren 24an, ostiralez. Elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenak saritu nahi dituzte modu honetan. San Joan egunez Plaza Berrin egingo dute zozketa, 20:15ean. Ekitaldia girotzeko antzerki ikuskizuna eta musika emanaldia antolatuko ditu elkarteak. Bestalde, ekainean egindako erosketetan %5eko ezusteko deskontuak egingo dituztela jakinarazi dute Herrixenekoek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide