Luis Puyadena Oroimenezkoa egin dute Floreagako mendizaleek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 14a, 11:57

Floreaga Ikastetxeko mendizaleen taldeak IX. Luis Puyadena Oroimenezko mendi ibilaldia egin zuen igandean. Salestar apaiza zena oroitzeko irteeran Txalintxora igo ziren. Eguerdian, meza izan zen Floreagan eta lagunarteko bazkaria egin zuten. Ikasturtek...

Floreaga Ikastetxeko mendizaleen taldeak IX. Luis Puyadena Oroimenezko mendi ibilaldia egin zuen igandean. Salestar apaiza zena oroitzeko irteeran Txalintxora igo ziren. Eguerdian, meza izan zen Floreagan eta lagunarteko bazkaria egin zuten. Ikasturteko azken irteera izan da hau. Guztira, 17 irteera egin dituzte Floreagakoek, batzuetan Anaitasuna Mendi Bazkunarekin batera eta beste batzuetan bere kasa, Eskola Kirol egitasmoaren barruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide