Grosek irabazi du XXIX. Azkoitiko Hiria Xake Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 14a, 11:52

Faboritoarentzat izan da XXIX.  Azkoitiko Hiria Xake Txapelketa. Igandean jokatu zen txapelketa, Kontzejupen, eta laugarren urtez jarraian Donostiako Gros Xake Taldeak eraman du txapela. Guztira, lau xakelariz osatutako hamabi talde aritu ziren lehian Azkoitian. Euskal Herritik zein Estatutik etorritako jokalariek bost minutuko partida azkarrak jokatu zituzten elkarren kontra. Mende erdia bete duen Errenteriako klubak zuen erronkarik handiena, Gros mendean hartzea; baina azkenean, donostiarrek irabazi zuten txapelketa. Grosekoek laugarren aldiz jarraian jantzi dute Azkoitiko txapela. Grosen nagusitasuna Gros  Xake Taldeak bi Nazioarteko Maisu ditu taldean, Franco eta Argandoña. Jokalari hauen kalitateak finkatu zuen aldea, Grosek 4-0 irabazi baitzion Errenteriari. Guztira, 40,5 puntu eskuratu zituzten Groseko jokalariek. Azkoitiko Anaitasuna Kakuta Xake Taldeak bi talde aurkeztu zituen lehiara. A taldean, Irure, Sanchez, Kuende, Fernandez eta Plazaola aritu ziren. Sailkapen taularen erdian geratu zen laukotea. B taldea, berriz, Sanchez, Uranga, Catalina, Osorio eta  Uranga jokalariek osatutakoa, azken postuan sailkatu zen. Txapelketa bukatuta, Azkoitiko alkate berriak, Pello Bastarrikak, banatu zituen sariak. Taldekako sariez gain, txapelketako jokalari onenentzat ere sariak izan ziren. Gros Xake Taldeko Alejandro Francok eta Iñigo Argandoñak eskuratu zituzten sari nagusiak. Antolatzaileek, xakearekin harreman estua izan zuen Christian Minier omendu nahi izan zuten eta oroigarria eman zioten bere alargun  Maite Urangari. SAILKAPENA Taldeka: [...]

Faboritoarentzat izan da XXIX.  Azkoitiko Hiria Xake Txapelketa. Igandean jokatu zen txapelketa, Kontzejupen, eta laugarren urtez jarraian Donostiako Gros Xake Taldeak eraman du txapela.
Guztira, lau xakelariz osatutako hamabi talde aritu ziren lehian Azkoitian. Euskal Herritik zein Estatutik etorritako jokalariek bost minutuko partida azkarrak jokatu zituzten elkarren kontra. Mende erdia bete duen Errenteriako klubak zuen erronkarik handiena, Gros mendean hartzea; baina azkenean, donostiarrek irabazi zuten txapelketa. Grosekoek laugarren aldiz jarraian jantzi dute Azkoitiko txapela.
Grosen nagusitasuna
Gros  Xake Taldeak bi Nazioarteko Maisu ditu taldean, Franco eta Argandoña. Jokalari hauen kalitateak finkatu zuen aldea, Grosek 4-0 irabazi baitzion Errenteriari. Guztira, 40,5 puntu eskuratu zituzten Groseko jokalariek.
Azkoitiko Anaitasuna Kakuta Xake Taldeak bi talde aurkeztu zituen lehiara. A taldean, Irure, Sanchez, Kuende, Fernandez eta Plazaola aritu ziren. Sailkapen taularen erdian geratu zen laukotea. B taldea, berriz, Sanchez, Uranga, Catalina, Osorio eta  Uranga jokalariek osatutakoa, azken postuan sailkatu zen.
Txapelketa bukatuta, Azkoitiko alkate berriak, Pello Bastarrikak, banatu zituen sariak. Taldekako sariez gain, txapelketako jokalari onenentzat ere sariak izan ziren. Gros Xake Taldeko Alejandro Francok eta Iñigo Argandoñak eskuratu zituzten sari nagusiak.
Antolatzaileek, xakearekin harreman estua izan zuen Christian Minier omendu nahi izan zuten eta oroigarria eman zioten bere alargun  Maite Urangari.

SAILKAPENA

Taldeka:

1. Gros Xake Taldea. 40,5 puntu.

2. Errenteria. 34,5 puntu.

3. Castro Urdiales (Kantabria). 26,5 puntu.

4. Mikel Gurea (Nafarroa). 24 puntu.

5. Tolosa-Ibarra. 22 puntu.

Banaka:

1. Alejandro Franco (Gros). 10/11 puntu.

2. Iñigo Argandoña (Gros). 10,5/11 puntu.

3. M. Alvarado (Errenteria). 9,5/11 puntu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide