Floreaga Ikastetxeko ikasleak gaur hasi dira Azkoitiko Eskolako Agenda 21ek abiatutako ‘Eskolara Oinez’ egitasmoan parte hartzen, proba moduan. Aste osoan zehar, ordu eta toki jakin batzuetan elkartuko dira ikasleak, eta ondo identifikatutako guraso batzuekin batera, ikastetxerainoko bidea oinez egingo dute elkarrekin. Proiektuak emaitza onak baditu, irailetik aurrera herriko bi ikastetxeetan jarriko dute martxan.
Talde handiak osatu dira lehendabiziko egunean eta giro onean abiatu dira ikasleak eskolaraino. Gaur goizean eliz atarian elkartu den taldeak soinu-jotzaile baten musikaz girotuta egin du ibilbidea.