Pello Bastarrikak jaso du alkatearen aginte makila

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 11a, 12:21

Txalo zaparrada baten erdian jaso du aginte makila Azkoitiko alkate berriak, Pello Bastarrikak. Bilduko zerrendaburuak aldeko zortzi boto jaso ditu eta, honenbestez, gehiengo nahikoa izan du alkate izendatua izateko. EAJk sei boto jaso ditu, Azkoitia Bai koalizioak bat, PSE-EEren hautagiak bat, eta boto zuri bat ere izan da. Azkoitiko Udaleko bilkura aretoa jendez leporaino beteta egon da eta herritar askok atetik kanpo jarraitu dute ekitaldia. Normaltasunez egin dute kargu hartze ekitaldia eta 11:20ak aldera eratuta geratu da Udalbatza. “Legeak horrela behartzen nauelako” formula erabili du Bastarrikak kargu hartzean. Alkate berriaren lehendabiziko hitzak esker onekoak izan dira. “Eskerrik sako azkoitiar guztioi gure herria kudeatzeko, nigan ez ezik, gu guztiongan ipini duzuen konfidantzagatik”, esan du. Aginte makila jasotzea ohore handia dela aitortu du eta “lan arduratsua eta zintzoa” egingo duela bermatu du. Azkoitiak proiektu  ”aurrerakoiak, berritzaileak eta ilusionanteak’ beharrezkoak dituela eta handikerietan erori gabe horien alde lan egingo dutela aurreratu du Bilduko ordezkariak. “Azkoitiar guztion ongizatea bilatzea da gure proiektua, hizki handiz”, gaineratu du. Denon artean Azkoitiak aurrera egingo duela eta horretarako herritar guztien laguntza ezinbestekoa izango dela berretsi du Bastarrikak. “Momentu kuttun honetan ezin ditut ahaztu hainbat arrazoirengatik herritik kanpo bizi diren azkoitiarrak, bereziki arrazoi politikoengatik ihes egin dutenak edo espetxeratuta [...]

Txalo zaparrada baten erdian jaso du aginte makila Azkoitiko alkate berriak, Pello Bastarrikak. Bilduko zerrendaburuak aldeko zortzi boto jaso ditu eta, honenbestez, gehiengo nahikoa izan du alkate izendatua izateko. EAJk sei boto jaso ditu, Azkoitia Bai koalizioak bat, PSE-EEren hautagiak bat, eta boto zuri bat ere izan da.

Azkoitiko Udaleko bilkura aretoa jendez leporaino beteta egon da eta herritar askok atetik kanpo jarraitu dute ekitaldia. Normaltasunez egin dute kargu hartze ekitaldia eta 11:20ak aldera eratuta geratu da Udalbatza. “Legeak horrela behartzen nauelako” formula erabili du Bastarrikak kargu hartzean. Alkate berriaren lehendabiziko hitzak esker onekoak izan dira. “Eskerrik sako azkoitiar guztioi gure herria kudeatzeko, nigan ez ezik, gu guztiongan ipini duzuen konfidantzagatik”, esan du. Aginte makila jasotzea ohore handia dela aitortu du eta “lan arduratsua eta zintzoa” egingo duela bermatu du. Azkoitiak proiektu  ”aurrerakoiak, berritzaileak eta ilusionanteak’ beharrezkoak dituela eta handikerietan erori gabe horien alde lan egingo dutela aurreratu du Bilduko ordezkariak. “Azkoitiar guztion ongizatea bilatzea da gure proiektua, hizki handiz”, gaineratu du. Denon artean Azkoitiak aurrera egingo duela eta horretarako herritar guztien laguntza ezinbestekoa izango dela berretsi du Bastarrikak. “Momentu kuttun honetan ezin ditut ahaztu hainbat arrazoirengatik herritik kanpo bizi diren azkoitiarrak, bereziki arrazoi politikoengatik ihes egin dutenak edo espetxeratuta daudenak; laister gure artean aurki daitezen da nire desioa”, esan du alkateak.

Azkenik gaur Azkoitian ospatzen den Elkartasun Eguna jai giroan ospatzera deitu ditu herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide