Lau azkoitiar atxilotu ditu Ertzaintzak drogarekin trafikatzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 10a, 15:30

Azkoitiko Ertzain-etxeko agenteek Azkoitiko lau bizilagun atxilotu zituen joan den asteazkenean, bi gizonezko eta horien bikotekideak, ustez drogarekin trafikatzeagatik, bereziki kokaina eta speed-a. Urola eskualdeko herrietan banatzen zuten droga, Azp...

Azkoitiko Ertzain-etxeko agenteek Azkoitiko lau bizilagun atxilotu zituen joan den asteazkenean, bi gizonezko eta horien bikotekideak, ustez drogarekin trafikatzeagatik, bereziki kokaina eta speed-a. Urola eskualdeko herrietan banatzen zuten droga, Azpeitian eta Azkoitian batez ere, baina baita Donostialdean eta Tolosaldean ere. Taldeko burua bi astez behin joaten zen Madrilera droga erostera. Ondoren etxetik saltzen zituen drogak erosleei deituta. Neurri txikiagoan saltzen zuen laguntzaile bat zuen eta bien bikoteek ere salmenta puntualekin laguntzen zuten. Sareko buruak hogei dosi zeramatzan gainean atxiloketaren unean eta bere etxea miatzerakoan ehun gramo kokaina inguru, speed kilo laurdena, zehaztasuneko balantzak eta mozteko materiala topatu zituzten ertzainek. Dokumentaziorik gabeko pistola bat ere topatu zuten.

Atxilotuak epaileen esku daude. Ertzaintzak ikerketekin jarraitzen du eta atxiloketa gehiago egon daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide