Biharko Elkartasun Eguneko krosa ordubete atzeratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 10a, 10:26

Udala osatzeko bilkura ordu berean izango dela-eta, biharko Elkartasun Eguneko krosa ordubetez atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. 11:00etan egin beharrean, 12:00etan abiatuko da euskal presoen eskubideen aldeko bost kilometroko lasterketa herrikoi...

Udala osatzeko bilkura ordu berean izango dela-eta, biharko Elkartasun Eguneko krosa ordubetez atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. 11:00etan egin beharrean, 12:00etan abiatuko da euskal presoen eskubideen aldeko bost kilometroko lasterketa herrikoia. Aurretik, 11:30ean, futbito finalak jokatzen hasiko dira Goikolosan. Final nagusia 12:30ean izango da.
Eguerdian, umeentzako parkea zabalduko dute. Ordutik aurrerako ekimenak (bazkaria, kalejira, Bizardunak taldearen kontzertua…) iragarri bezala egingo dituzte. Tabernarien Elkarteak bat egin du euskal presoen aldeko ekimenarekin. 19:00etan hasiko da manifestazioa, eta amaitu bitartean tabernak itxiko dituztela esan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide