Umeak eskolara oinez joateko proiektua proban jarriko dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 9a, 11:38

Herriko ikastetxeek, Udalarekin batera, haurrak berriro ere eskolara oinez joatea bultzatu nahi dute. Horretarako, datorren ikasturtean Azkoitiko Eskolako Agenda 21ek abiatuko duen ‘Eskolara Oinez’ egitasmoaren proba bat egingo dute datorr...

Herriko ikastetxeek, Udalarekin batera, haurrak berriro ere eskolara oinez joatea bultzatu nahi dute. Horretarako, datorren ikasturtean Azkoitiko Eskolako Agenda 21ek abiatuko duen ‘Eskolara Oinez’ egitasmoaren proba bat egingo dute datorren astean, ekainaren 13tan  hasi eta 17ra bitartean.
Momentuz, Floreagako Ikastetxekoak hasiko dira Eskolako Agenda 21 programaren barruko egitasmoan parte hartzen, mugikortasuna landu dutelako ikasturtean. Datorren ikasturtean Xabier Munibeko ikastolako Lehen Hezkuntzako haurrek ere bat egitea da antolatzaileen asmoa.
Herria lau ibilbidetan
Etxetik eskolara hobeto dagokien bidea egingo dute umeek, hainbat tokian lagun gehiagorekin elkartuz, denok elkarrekin eskolara heltzeko. Aurrean eta atzean helduak joango dira txaleko islatzaileak jantzita.
Bidea aztertu ondoren, lau ibilbide proposatu dituzte:
1. Altzibar – Jausoro – Txalon erreka – Bastarrikalde.
2. San Martin – Bizenta Mogel – Azkoitiko Zalduntxoak – Trenbidearen Zumardia – Julio Urkijo – Aizkibel.
3. Ugarte – Jandonianiz – Julio Urkijo – Trino Uria – Goardia – Balda plaza – Inaxio Uriarte, eta goitik Ubaiar – Auzmendi.
4. Floreaga auzoa eta inguruak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide