Pentekoste Jaiek trikiti doinuez beteko dute Martitte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 8a, 10:10

Launbatean hasiko dira Pentekoste Jaiak Martitte auzoan. Urtero moduan, trikitixaren inguruan osatuko da festen egitaraua. Larunbatean hasi eta asteartea bitartean, lagunarteko jatorduak, elizkizunak eta erromeriak izango dira Azkoitiko auzoan.

Martitt...

Martitte Jatetxeak antolatu ditu jaiak, Udalaren laguntzarekin. Urteroko ekitaldirik jendetsuena, Trikiti Jaialdia, igande arratsaldean izango da. Zortzi bikote ariko dira Martitteko plazan, trikiti doinuak eskaintzen. Aurten, Laja, Poxpi eta Etxeberritxori omenaldia egingo diote auzotarrek.

EGITARAUA:

- Ekainak 11, larunbata:
20:00. Festen hasiera kanpaiekin eta suziriekin.
21:00. Afaria. Ondoren, erromeria, Laja II-Alabier eta Jabier Etxaniz-Lidia trikitilariekin.
- Ekainak 12, igandea:
11:30. Meza, hildako trikitilarien oroimenez.
14:00. Bazkaria.
17:30. Trikiti jaialdia.
- Ekainak 13, astelehena:
11:30. Meza.
- Ekainak 14, asteartea:
11:30. Meza.
14:00. Bazkaria.
20.00. Afaria. Ondoren, Elustondo anai-arrebekin erromeria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide