Bi gizonezko atxilotu dituzte Ipintzan txatarra lapurtzen ari zirelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 7a, 11:32

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen joan den igandean enpresa batetik txatarra lapurtzea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, arratsaldeko 17:30ak aldera gertatu zen lapurreta, Ipintza auzoan kokatuta dagoen enpresa batean. Ordu horre...

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen joan den igandean enpresa batetik txatarra lapurtzea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, arratsaldeko 17:30ak aldera gertatu zen lapurreta, Ipintza auzoan kokatuta dagoen enpresa batean. Ordu horretan,hainbat lagun auzoko lantoki horretan ustez txatarra lapurtzen ari zirela abixua jaso zuen Ertzaintzak.
Bertaratu ziren patruilek 19 eta 22 urteko bi gizonezko atxilotu zituen. Enpresa inguratzen duen heziaren ondoan hainbat txatar pieza aurkitu zuen poliziak, ustez garraiatuak izateko prest zeudenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide