Imanol Argüesok eta Jaione Aramendik irabazi dituzte tenis final nagusiak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ekainaren 7a

Azkoitiko Tenis Openak txapeldun berriak ditu larunbatetik. Txerloiako pistetan jokatu zituzten XIX. Tenis Openeko finalak, eta ikusle ugari izan zen partidetaz gozatzen eta jokalariak animatzen.

Gizonezkoetan, Imanol Argüesok 6/1 eta 6/3 irabazi zion...

Azkoitiko Tenis Openak txapeldun berriak ditu larunbatetik. Txerloiako pistetan jokatu zituzten XIX. Tenis Openeko finalak, eta ikusle ugari izan zen partidetaz gozatzen eta jokalariak animatzen.
Gizonezkoetan, Imanol Argüesok 6/1 eta 6/3 irabazi zion Igor Zubizarretari. Beteranoen lehian, Iñaki Etxanizek 6/2 eta 6/4 gailendu zitzaion Juan Luis Illarramendiri. Emakumeen finalean Jaione Aramendi izan zen garailea, Txaro Vazquezi 6/1 eta 6/1 irabazita. Jon Letamendiak 4/0 eta 5/3 irabazi zion Ion Urreistiri, gazteen mailako finalean. Gaztetxoen banakakoan, berriz, Gorka Larrañagak 4/2 eta 5/3 irabazi zion Manex Rezabali. Azkenik, binakakoan, Gorka Larrañaga-Julen Olaizola bikotea 4/2  eta 4/1 gailendu zen Mikel Barquero-Manex Rezabal bikoteari. Binakako helduen finala jokatzeke dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide