Azkoitiak Herriartekoaren finalerdiak jokatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 6a, 11:58

Elgoibarko taldeari gailenduta, Azkoitiko pilotariak Herriarteko Txapelketaren finalerdietarako sailkatu dira. Donostiaren kontra jokatuko dute finalerako bidean azken urratsa dena, ostiralean hasita.

Joaneko neurketan bezalaxe, Azkoitiko Oteiza Pilota...

Elgoibarko taldeari gailenduta, Azkoitiko pilotariak Herriarteko Txapelketaren finalerdietarako sailkatu dira. Donostiaren kontra jokatuko dute finalerako bidean azken urratsa dena, ostiralean hasita.

Joaneko neurketan bezalaxe, Azkoitiko Oteiza Pilota Eskolako jokalariek 2-1 irabazi zuten joan den ostiralean Gurean jokatutako partidetan. Azkoitiarrek aurreko astean auto istripua izan zuen Iholdi Zubizarreta ‘Koatei’ taldekideari eskaini zioten garaipena.

Kadeteen partidan, 19-22 galdu zuten etxeko pilotariek. Bigarren neurketa, jubenilena, ez zen ondo hasi azkoitiarrentzat baina norgehiagoka gogor baten ondoren, 22-12 irabaztea lortu zuten. Hirugarren partidan jokoan izan zen finalderdietara igaro ala ez, eta nagusiek ondo erantzun zioten erronkari. Anduezak eta Zendoiak partida bikaina egin zuten eta 22-19 menperatu zituzten elgoibartarrak. Honenbestez, Azkoitia finalerdiak jokatzen hasiko da aste honetan. Lehen neurketa etxean izango dute, datorren ostiral gauean Gurea frontoian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide