Xabier Munibe Ikastolako Ikaskirol Elkarteak urteroko hitzorduari helduko dio igandean eta Ikaskirol Krosa antolatuko du 29. urtez jarraian. Ikastolako Indarlan eta Udaberri guraso elkarteen eta Azkoitiko Udalaren laguntzarekin umeentzako kirol festa egingo dute herriko kaleetan.
Urtero moduan, mila lasterkari inguru izango ditu krosak. Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxeetako 5 eta 14urte bitarteko haurrek hartuko dute parte kirol proban. Adinaren arabera egokitutako ibilbideak bete beharko dituzte umeek. Plaza Berritik eta Beti Poz elkartearen paretik abiatuko dira lasterketak. Lehenengo lasterketa 10:00etan abiatuko da eta, guztira, bederatzi lasterketa izango dira.
Lasterketen ondoren, Plaza Berrin egingo dute sari banaketa ektialdia, eguerdian. Gainera, antolatzaileek opariak zozkatuko dituzte lasterkari guztien artean eta parte-hartzaile guztiek domina bana jasoko dute, helburua ondo pasatzea delako eta ez lasterketak irabaztea.