Maria Laguntzailearen erromesaldia Azkoitian egingo dute, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 3a, 12:33

Urtero egin ohi den Maria Laguntzailearen erromesaldia hartuko du bihar Azkoitiak. Salestar komunitateak eta ADMA taldeak antolatu dute festa egun hau. Guztira, 600 erromes inguru espero dira herrian. Euskal Herritik zein kapontik  etorriko dira: Bilb...

Urtero egin ohi den Maria Laguntzailearen erromesaldia hartuko du bihar Azkoitiak. Salestar komunitateak eta ADMA taldeak antolatu dute festa egun hau. Guztira, 600 erromes inguru espero dira herrian. Euskal Herritik zein kapontik  etorriko dira: Bilbo, Barakaldo, Cruces, Santander, Iruñea, Gasteiz, Donostia, Urnieta, Lasarte, Errenteria, Logroño,Burgos…

Azkoitiko parrokian meza izango da 13:00etan. Floreagako zuzendaria den Jose Antonio Prol apaizak zuzenduko du, beste apaiz askorekin batera. Ondoren, Floreaga Ikastetxeko frontoian lagunarteko bazkaria egingo dute. Bazkalondoren musika eta sari banaketa ekitaldia izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide