Azkoitia Baik udal eraketaren inguruko erabakia hartzeko batzarra egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 3a, 12:26

Azkoitia Bai koalizioak ezin izan zuen hartu udal eraketari buruzko erabakirik pasa den astelehenean egindako bileran, Bildurekin egin beharreko bilera egin gabe zutelako. Azkenean, herenegun (asteazkenean) bildu ziren bi alderdiak. Hori dela eta, Azko...

Azkoitia Bai koalizioak ezin izan zuen hartu udal eraketari buruzko erabakirik pasa den astelehenean egindako bileran, Bildurekin egin beharreko bilera egin gabe zutelako. Azkenean, herenegun (asteazkenean) bildu ziren bi alderdiak. Hori dela eta, Azkoitia Baik beste batzarra egingo du datorren astelehenean (ekainaren 6an) behin betiko erabakia hartzeko asmoz. Kultur Etxeko 3. solairuko bilera gelan jarri dute hitzordua, 19:00etan.

Eguneko gai zerrendan honakoak aztertuko dituzte:

- Bildurekin egindako bileran hitz egindakoaren azalpenak eman, gogoeta egin eta Bilduri zer erantzun behar zaion erabaki.

- Azkoitia Bairen hemendik aurrerako funtzionamendua zehaztu.

- Parte hartze eredu berriak aztertu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide