
Gazteen finalekin hasiko da lehia, 10:00etan. Gorka Larrañagak eta Manex Rezabalek jokatuko dute gaztetxoen finala. Larrañagak iaz lortutako txapela defendatuko du biharkoan. Gazteen mailan, Jon Urreistiren eta Jon Letamendiaren artean erabakiko da aurtengo txapelduna. Eta binakako lehian, Gorka Larrañagak eta Julen Olaizolak osatutako bikoteak Manex Rezabal eta Mikel Barquero izango dute arerio.
Emakumeen eta beteranoen finalak 11:00etan hasiko dira jokatzen. Jaione Aramendi eta Txaro Vazquez Azkoitiko jokalarien artean egongo da emakumeen arteko lehia. Beteranoetan, Iñaki Etxanizek eta Juan Luis Illarramendik borrokatuko dute aurtengo txapelaren bila.
Absoluto mailako gizonezkoen finala Imanol Argueso eta Igor Zubizarreta artean egongo da jokoan aurten. Itxura guztien arabera datorren astean jokatuko dituzten binakako finaletan honakoak izango dira partidak: Zubizarreta-Alberdi, Hernandez-Merinoren kontra.