Gaur eguerdian banatu dituzte Xabier Munibe Ikastolaren XX. Bertsopaper Lehiaketako sariak, Baztartxo antzokian. Aurten, Euskal Herri osoko DBHko ikasleek bidalitako 48 bertso sorta aritu dira lehian Indarlan eta Udaberri guraso elkarteek antolatutako sariketan. Horietako batzuk, epaimahaiaren iritziz onenak zirenak, egileen ahotik entzuteko aukera izan da gaurko ekitaldian. Guztiek jaso dituzte ikaskideen txalo zaparrada eta sari bana.
Ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Imanol Lazkano, Anjel LarraƱaga, Joxe Luis Gorrotxategi eta Eneritz Artetxe bertsolariak. Bertso Eskolako kide Isabel Jauregik egin ditu aurkezpen lanak.
Sailkapena:
B MAILA (DBH 1-2)
1. saria. Aitor Etxetxuri-Servier (Azkain).
2. saria. Igor Zubeldia eta Jon Letamendia (Xabier Munibe Ikastola, Azkoitia).
3. saria. Jon Izagirre-Iker Korta (Xabier Munibe Ikastola).
4. saria. Urtzi Odriozola- Josu LarraƱaga (Xabier Munibe Ikastola).
A MAILA (DBH 3-4)
1. saria. Gema Urteaga (Beasain).
2. saria. Julen Iparragirre (Urola Ikastola, Azpeitia).
3. saria. Jon Gurrutxaga (Iraurgi Ikastetxea, Azpeitia).
4. saria. Aitor Matxinea (Xabier Munibe Ikastola).
SARI BEREZIA
- Azkoitiarren artean bertso onenari saria: Unai Izagirre (Xabier Munibe Ikastola).