Kontzertu arrakastatsua eman du EOSk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mai. 28a, 16:59

Musika klasiko onenaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Baztartxo antzokian elkartu ziren 400 inguru entzuleek. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emanaldi bikaina egin zuen Azkoitiko XX. Udaberriko Musikaldiari bukaera emanez. Beethoven, Cimarosa eta Schub...

Musika klasiko onenaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Baztartxo antzokian elkartu ziren 400 inguru entzuleek. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emanaldi bikaina egin zuen Azkoitiko XX. Udaberriko Musikaldiari bukaera emanez. Beethoven, Cimarosa eta Schubert musikarien konposizio bana jo zuen orkestrak. Horretarako, Bruno Claverie flauta bakarlariaren eta Pascal Laffont oboe bakarlariaren laguntza izan zuen. Howard Griffiths zuzendariak entzuleria bereganatu zuen azaldutako adeitasun eta azalpen didaktikoei esker. Txalo zaparrada artean bukatu zen kontzertua eta orkestrak bis bat oparitu zien zaleei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide