Justizia Ministeritzaren eskaerari jarraiutz, Espainiako Ministroen Kontseiluak Jose Ramon Lete Alberdi euskal presoaren extradizioa eskatu dio Frantziari. Kalte terroristengatik eta hilketagatik epaitu nahi dute azkoitiarra. Lete Alberdi Frantzian atxilotu zuten 2001eko abenduan eta talde terroristako kide izatea egotzi zioten, 13 urteko kartzela zigorra ezarriz. Ordutik, Frantziako hainbat kartzelan egon da. Egun, Lannemezanen (Pirinio Garaien departamenduan) espetxeratuta jarraitzen du.