
Lanzaroteko Ironmana osatzeko, 3,8 kilometro igeritan, 180 kilometro bizikletan eta beste 42,2 kilometro korrikan egin zituen azkoitiarrak, 10:05:09 denboran. Mundu osoko 40 herrialdetako 1.500 kirolarik parte hartu zuen proban eta Ruben Almendrok 59.sailkatzea lortu zuen. Timo Bracht alemanak irabazi zuen lasterketa, 08:30:34 denborari esker probaren errekor berria ezarriz.