Ekainaren 30etik uztailaren 28ra egingo dituzte Udaleku Irekiak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mai. 24a, 14:47

Udaleku Irekietan izena emateko epea bihar zabalduko dute. 1999 eta 2007 urte bitartean jaiotako haurrek parte hartu dezakete ekimenean. Udalekuak uztailean egingo dira, bi txandatan. Lehenengoa, ekainaren 30etik uztailaren 13ra izango da. Bigarrena, b...

Udaleku Irekietan izena emateko epea bihar zabalduko dute. 1999 eta 2007 urte bitartean jaiotako haurrek parte hartu dezakete ekimenean. Udalekuak uztailean egingo dira, bi txandatan. Lehenengoa, ekainaren 30etik uztailaren 13ra izango da. Bigarrena, berriz, uztailaren 14tik 28ra.
Ekintzak goizez izango dira, 10:00etatik 13:00era. Alabaina, txanda bakoitzeko egun batean egun osoko egitaraua antolatuko da. Besteak beste, jokoak, hondartzara eta igerilekura irteerak eta kirol jarduerak izango dira.
Floreaga salestar ikastetxean, Gazte Informazio Bulegoan eta udaletxeko harrera bulegoan eman daiteke izena, ekainaren 3a baino lehen.
Prezioari dagokionez, txanda bakarrean parte hartu nahi dutenek 46 euro ordaindu beharko dituzte. Bietan parte hartzeko, berriz, 92 euro.
Informazio gehiagorako Alai-Batza aisialdi taldearekin jarri behar da harremanetan, 943 85 30 43 telefonoan edo uztailajolasean@alaibatza.com helbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide