Goitik behera aldatu da Azkoitiko Udalaren osaketa. Aurreneko aldiz, EAJk agintea galdu du eta Bilduren esku geratu da udaletxearen etorkizuna. Bilduk gehiengo historikoa lortu du, botoen %43,43a eskuratuta. Ezker abertzaleak zortzi zinegotzi izango ditu datorren agintaldian. 2.596 boto eskuratu dituzte Bildukoek. «Esperantza bagenuen eta oso gustura gaude emaitzekin», esan du Bilduko zerrendaburu Pello Baztarrikak. Atzo Azkoitian abiatu zen aldaketaren inguruan galdetuta, «Udala herriarena izatea» nahi dutela eta herritarrak aintzat hartuko dituztela adierazi dio Baztarrikak Urola Kostako Hitzari.
EAJ bigarren indarra da atzotik eta sei ordezkari izango ditu aurrerantzean. Botoetatik %31,38 eskuratu dituzte jeltzaleek, 1.876 botori esker. Ondorioz, aurreko agintaldian baino zinegotzi bat gutxiago izango du eta nahiz eta PSE-EErekin akordioa lortu, ezin izango dio aginteari eutsi koalizioa berretsita ere. EAJko zerrendaburu Mikel Zubizarretak esan duenez, «indar handia hartu du Bilduk; ilusioa bazegoen eta emaitzekin baieztatu egin da. Bihartik aurrera zer gertatzen den ikusteko dago».
Azkoitia Bai koalizio berriak bi zinegotzi lortu ditu, aurretik zuen kopuru berdina. Batera, Aralar, Ezker Batua eta Berdeek osatutako koalizioak botoetik %11,54a lortu ditu. Hirugarren indar honek izan dezake gobernu berriaren giltza. «Gustura gaude emaitzekin eta aurretik esandakoari eutsiko diogu, gobernu zabala osatzen saiatuz», dio Julen Garate zerrendaburuak.
PSE-EEk behera egin du 2007ko hauteskundeekin alderatuta. Zinegotzi bat galdu dute sozialistek eta bakarrarekin geratu dira. 448 boto eskuratu ditu Miguel Reimundezen alderdiak, %7,49.
Bestalde, PPk zuen zinegotzi bakarra galdu egin du, lortutako 262 botoak ez baitira nahikoak izan Udalean zuen ordezkaritzari eusteko.
Goitik behera aldatu da Azkoitiko Udalaren osaketa. Aurreneko aldiz, EAJk agintea galdu du eta Bilduren esku geratu da udaletxearen etorkizuna. Bilduk gehiengo historikoa lortu du, botoen %43,43a eskuratuta. Ezker abertzaleak zortzi zinegotzi izango ditu datorren agintaldian. 2.596 boto eskuratu dituzte Bildukoek. «Esperantza bagenuen eta oso gustura gaude emaitzekin», esan du Bilduko zerrendaburu Pello Baztarrikak. Atzo Azkoitian abiatu zen aldaketaren inguruan galdetuta, «Udala herriarena izatea» nahi dutela eta herritarrak aintzat hartuko dituztela adierazi dio Baztarrikak Urola Kostako Hitzari. EAJ bigarren indarra da atzotik eta sei ordezkari izango ditu aurrerantzean. Botoetatik %31,38 eskuratu dituzte jeltzaleek, 1.876 botori esker. Ondorioz, aurreko agintaldian baino zinegotzi bat gutxiago izango du eta nahiz eta PSE-EErekin akordioa lortu, ezin izango dio aginteari eutsi koalizioa berretsita ere. EAJko zerrendaburu Mikel Zubizarretak esan duenez, «indar handia hartu du Bilduk; ilusioa bazegoen eta emaitzekin baieztatu egin da. Bihartik aurrera zer gertatzen den ikusteko dago».Azkoitia Bai koalizio berriak bi zinegotzi lortu ditu, aurretik zuen kopuru berdina. Batera, Aralar, Ezker Batua eta Berdeek osatutako koalizioak botoetik %11,54a lortu ditu. Hirugarren indar honek izan dezake gobernu berriaren giltza. «Gustura gaude emaitzekin eta aurretik esandakoari eutsiko diogu, gobernu zabala osatzen saiatuz», dio Julen Garate zerrendaburuak.PSE-EEk behera egin du 2007ko hauteskundeekin alderatuta. Zinegotzi bat galdu dute sozialistek eta bakarrarekin geratu dira. 448 boto eskuratu ditu Miguel Reimundezen alderdiak, %7,49. Bestalde, PPk zuen zinegotzi bakarra galdu egin du, lortutako 262 botoak ez baitira nahikoak izan Udalean zuen ordezkaritzari eusteko.