Hamabost egunez alderdietako kartelez bete dituzte txokoak, programak irakurgai izan dira webguneetan, eta Udalerako hautagaiek agerraldiak egin dituzte egunero-egunero, nork hedabideen eta hautesleen arreta handiagoa lortuko. Kanpainaren ostean, heldu da egun handia. Udal eta foru hauteskundeak.
Goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortziak arte izango dute herritarrek bozkatzeko aukera. Aldez aurretik jakinarazi diete bozkalekua zein duten, eta nortasun agiria aurkeztuta, gustuko koloreko papertxoa aukeratzea besterik ez zaie geratuko.
Azkoitian bost alderditakoak dira alkategaiak: Mikel Zubizarreta (EAJ), Pello Mirena Baztarrika (Bildu), Julen Garate (Azkoitia Bai), Miguel Pascual Reimundez (PSE-EE) eta Maria Pilar Elias (PP).