Euskal Herria Zuzenean jaialdian parte hartuko du Anarik, uztailaren 1ean. Heletan egingo da festibala uztailaren 1ean hasi eta 3a bitartera. Itsasoa izeneko eszenatokian joko du musikari azkoitiarrak Aguxtin ta Battitt eta Mein Sohn Williams taldeekin batera. Egun horretan bertan, Morcheeba, Goran Bregovic, Nasser, IAM, Killers eta Le Prince Miaou taldeek joko dute, besteak beste.
Egun bateko sarrerak 25 eurotan salduko dituzte aurrez, eta 28 euotan egunean bertan. Informazio gehiagorako edo sarrerak erosteko, jaialdiaren webgunera jo daiteke: www.ehz-festibala.com.