Baloreen Eskola ekimenaren barruko bigarren hitzaldia izango da Insausti jauregian, etzi, ostiralean, 12:00etan. Santiago Dexeus mediku eta Obstetrizia eta Ginekologia katedraduna ‘Medikuntza eta baloreak’ gaiaren inguruan ariko da hizketan. Baloreen Eskolako lehendakari, EHUko irakasle titularra eta medikua den Jose Maria Urkiak egingo ditu aurkezpen lanak.
Hurrengo hitzaldia maiatzaren 26an izango da eta Jose Maria Setien izango da hizlaria.