Ate irekien jardunaldiak egingo dituzte aste honetan Urola Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mai. 17a, 11:41

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI, ate irekien egunak, ikasleei eta gurasoei zuzenduta

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko Azkoitiko ikastetxeak ate irekien egunak egingo ditu etzi, maiatzaren 19an, eta 21ean, larunbatez. 2011-2012 ikasturtean lanbide heziketako zikloren bat edo batxilergoren mota bat bertan ikasteko interesa duten ikasleei eta haien gurasoei egin diete jardunaldietan parte hartzeko gonbita berezia.
Osteguneko ekitaldia 18:30ean hasiko da Altamira auzoan dagoen ikastetxean. Larunbatekoa, berriz, 10:30ean izango da. Aipatu egunetan, Urola Ikastolako eraikuntza eta instalazioak erakutsiko dituzte: altzarigintzako tailerra eta laborategiak, mekanikako tailerra nahiz automatismo eta metrologia laborategiak, administraritzako bulego operatiboa, eta gela digitalak eta arruntak ezagutzeko aukera izango da, beraz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide