Anaitasunako 1. Erregio Mailako taldea Preferentera igo da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mai. 16a, 18:07

Usurbilgo taldearen kontra 2-1 irabazita, Anaitasuna klubeko 1. Erregio Mailako taldeak Preferente mailara igotzea lortu zuen larunbatean. Liga amaitzeko partida bat falta da baina igoera faseko bere taldeko aurkariak gainditu dituenez, Azkoitiko talde...

Usurbilgo taldearen kontra 2-1 irabazita, Anaitasuna klubeko 1. Erregio Mailako taldeak Preferente mailara igotzea lortu zuen larunbatean. Liga amaitzeko partida bat falta da baina igoera faseko bere taldeko aurkariak gainditu dituenez, Azkoitiko taldea Preferentean ariko da 2011-2012 denboraldian.
Datorren asteburuan Berako (Nafarroa) Gure Txokoaren kontra jokatuko dute, etxetik kanpo. Irabaziz gero, azkoitiarrek igoera faseko beste taldean sailkatutako lehen taldearen kontra jokatu beharko dute 1. Erregio Mailako txapelduna nor den erabakitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide