1.200 txahal-pintxo saldu dituzte Herri Jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mai. 16a, 11:41

Herri Jaiak, txahal pintxoak, sagardoa, Azoka Txikia, Baserritarren Azoka

Jendez gainezka izan ziren atzo herriko enparantza eta inguruak Herri Jaien barruan antolatutako ekitaldietan. Baserritarren Azoka jarri zuten plazan eta bertako nekazarien produktuak erosteko aukera izan zen. Txahal errea eta sagardo dastaketak jende ugari erakarri zuen plazara eta giro polita sortu zen eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere. Abarketatxo Ludotekako haurrek ere Azoka Txikia egin zuten, eurek egindako jakiak eta abar saltzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide