Herriartekoan, Azkoitiak 2-1 galdu du etxean Bergararen kontra

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Herriarteko Pilota Txapelketa, Azkoitia-Bergara, final zortzirenetako joaneko partidak, Gurea

Bergarak mendean hartu zuen Azkoitia joan den ostiralean Gurea pilotalekuan jokatu ziren Herriarteko Pilota Txapelketaren final zortzirenetako joaneko partidetan. Bergararrek hiru partidetatik bi irabazi zituzten eta abantailarekin ekingo diote itzuliko neurketari. Aurreneko partida, kadeteena, azkoitiarrentzat izan zen argi eta garbi: 22-3. Jubeniletan, aldiz, 9-22 markagailuarekin bukatu zen partida. Azkenik, nagusien partida oso berdindua eta luzea izan zen eta bergararren alde bukatu zen, 15-22.

Itzuliko partidak Bergaran jokatuko dituzte datorren ostiralean (maiatzaren 20an), 19:30ean hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide