Altuning Pro Gipuzkoa egitasmoaren sariak banatu dituzte gaur, Insausti jauregian. Amaia Astigarraga eta Mikel Edeso ikasle donostiarrek irabazi dute 2011ko lehen deialdiaren sariak eta hiru milana euro eskuratu dituzte euren ikerketekin jarraitzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko, Kutxako Gizartekintza arloko, Altuna Fundazioko eta Azkoitiko Udaleko ordezkariek parte hartu dute ekitaldian eta guztiek azpimarratu dituzte sari hauen garrantzia eta irabazleen ekarpenen maila.
Altunin Pro Gipuzkoa pograma Gipuzkoako unibertsitate-ikasle guztiei zuzenduta dago, baldin eta 2010-2011 ikasturtean nazioarteko trukerako unibertsitate-programa batean parte hartzeko asmoa baldin badute, hala nola Erasmus programan.Gipuzkoak epe ertain eta luzera dituen erronka estrategikoak aurrera eramateko baliagarriak izan daitezkeen esperientziak, ideiak eta proiektuak ezagutu ahal izango dituzte ikasleek, eta ondoren, Gipuzkoaren beharretara egokitu eta ekarpen baliagarriak egin ahal izango dituzte.
2011ko bigarren deialdian parte hartu nahi duten ikasleek, irailaren 1eko gauerdia baino lehen egin behar dute eskaria www.eukide.eu webgunean dagoen “Gipuzkoa hobetzeko” inkesta beteta, erabiltzaile-izena eta sartzeko gakoa erabilita. Horiek izan ezean, posta elektronikoz eskatu daitezke gizartekutxa@kutxafundazioa.es helbidean.