1.000 euro bildu dituzte Elkartasun Pintxoekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mai. 13a, 12:11

Elkartasun Pintxoa, Gazteak eta Garapena, Alai Batza, Afrikako haurrak

Gazteak eta Garapena eta Alai Batza taldeek joan den astean antolatutako Elkartasun Pintxoa ekimenak 1.000 euro bildu zituen. Afrikako Benin herrialdeko Porto Novo hirian kalean bizi diren umeei laguntzeko bideratuko dute dirua. “Dirua baino gehiago balio du hainbeste pertsonen eta familien inplikazioak; jende askok lagundu zuen jolasetan, tabernan eta dendan, euren lana eta denbora doan eskainita”, adierazi dute antolatzaileek. Ekimenean parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkiete: “Espero dugu gure laguntza txiki honen bitartez Beningo kaleko umeen egoera hobetzen joatea”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide