Lore eta Landare Azoka bereziarekin hasiko dira aurtengo Herri Jaiak, etzi. Udalak antolatuta, hainbat ekitaldi izango da asteburuan herriko enparantzan.
Igandean izango da festen egunik entretenigarriena. Goizeko 09:30ean hasiko da jaia Azkoitiko dultzaineroen goiz eresiarekin. Goizean zehar txahala erreko dute IkurriƱaren Plazan eta eguerditik aurrera txahal pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango dute herritarrek.
Bien bitartean, Azkoitiko nekazariek azoka egingo dute plazan euren produktuak erakusteko eta saltzeko. Urtero moduan, Abarketatxo Ludotekako haurrek ere Azoka Txikia egingo dute. Iraurgi Abesbatza kaleetan zehar ibiliko da musikarekin giroa alaitzen.
Basatxori kantarien lehiaketa
Euskal Herriko Basatxori Kantarien Lehiaketa jokatuko da Herri Jaien barruan. Euskal Herriko Ehiza Federazioak Azkoitiko Orion Ehiza eta Arrantza Elkartearen babesarekin antolatu duen sariketa 09:00etan hasiko da, San Joango futbol zelaian. Karnabak, karnaba mistoek, txoka arruntek eta txoka arrunt mistoek parte hartuko dute txapelketan.